Gizarte programa

ERAKUSKETA

VIDA

Gervasio Sánchez

fotokazetaria

Laborategi, San Telmo Museoa

Apirila-Ekaina 2022

Donostia - San Sebastián

 

Gervasio Sánchezek (Kordoba, 1959) Kazetaritzako lizentziatura eskuratu zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, 1984an. Kazetari eta argazkilaria den aldetik, azken 30 urteetako gatazka beliko gehienetan ibili da, eta horrela, hamabost gerratako lekukoa izan da, esaterako Golkokoa, Jugoslavia zenekokoak, Latinoamerikako zenbait (NIkaragua, El Salvador, Guatemala...), Afrikako batzuk (Ruanda, Sierra Leona...) eta Asiakoak. “El Heraldo de Aragón” eta La Vanguardia” egunkarietan irakurtzen ahal dira haren kronikak, baina beste hainbat komunikabiderekin ere lan egiten du (Cadena SER, BBCko espainierazko zerbitzua, “Tiempo” aldizkaria…).

Gervasio Sánchez Zaragozan bizi da, eta liburu asko argitaratu ditu, gatazka belikoei eta haien ondorioei buruz egin dituen erreportaje grafikoen laburpenak biltzeko. Lehena 1994. urtean argitaratu zen: “El cerco de Sarajevo”, 1992ko ekainaren eta 1994ko martxoaren artean gertatu zen Bosniako hiriburuko setioaren lana biltzeko. Azpimarratzekoak dira, baita ere, “Vidas minadas” (1997), Afganistan, Angola eta Kanboia bezala, minarik gehien dituzten herrialdeetako populazio zibilek pairatzen duten pertsonen aurkako minen kalteei buruz; “Kosovo, crónica de la deportación” (1999); “Niños de la guerra” (2000); “La caravana de la muerte: las víctimas de Pinochet” (2001); “Los ojos de la guerra” (2001), hau Manuel Leguinecherekin batera eginda, Sierra Leonan 2.000. urtean erahil zuten Miguel Gil gerra kazetariari egindako omenaldia dena; “Sierra Leona: guerra y paz” (2005), orduan misiolari zebilen Chema Caballerorekin (Premio Brunet 2006) eginda; “Desaparecidos” (2011), hiru kontinentetako hamar herrialdetan bortxaz desagerraraziko milaka pertsonei buruz; edo “Vida/Life” (2016).

Bere ibilbidea, Gervasio Sánchezek hainbat sari irabazi ditu. Horien artean, Argazkigintzako Sari Nazionala (200), Espainiako Erregea Kazetaritzako Nazioarteko Saria (2009), Ortega y Gasset Kazetaritza Saria (2008), Julio Anguita Parrado Kazetaritzako Nazioarteko Saria (2011) edo Cirilo Rodríguez Kazetaritza Saria (1996). Gainera, Zaragozako Seme Kutuna da (1998); Zaragozako Diputazio Probintzialaren Portugaleko Santa Isabelen Urrezko Domina jaso du (1998), Aragoiko Gobernuaren Merezimendu Profesionalaren Dimina (2004), eta 1995ean Andaluziako Kultura Saria irabazi zuen.

Hori guztia gutxi balitz, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak (Unesco) 1998an Gervasio Sánchez "Unescoren Bakearen aldeko Mezulari Berezi" izendatu zuen.

informazio gehiago

Erakusketaren antologia

Gervasio Sanchezi elkarrizketa

Goya, margolari espainiar handitik abiatuta,  indarkeriari buruzko elkarrizketa bat, Prado Museoan Fernando Savater filosofoarekin